Santi Pelaez artista etorri zaigu bisitan

Santi Pelaez artista 2 astetan zehar etorri zaigu DBH2ko ikasleei plastika ikasgaian laguntzera.

Lehenengo egunean, bere obra batzuk erakutsi zizkigun, oso politak denak, eta bere obren liburuska batzuk zozketatu zituen gure artean. New York hiriaren irudi bat marrazten erakutsi zigun arkatzarekin.
Bigarren egunean, gurekin batera lanean aritu zen eta banan-banan aholkuak ematen joan zitzaigun, gure marrazkiak nola hobetu esanez.

Artista honekin oso ondo pasatu dugu eta gauza asko ikasi ditugu berarekin. MIla-mila esker Santi!

Hemen duzue bere koadroak ikusteko bere blog-a:
http://santipelaezarregi.blogspot.com.es/
Eskerrik asko berriz zure bisitarengatik!!