SEIN abian da!

Jada SEIN martxan dago DBHko maila guztietan.

1. mailakoek, lehengo urteko arrakastaren ostean,  gabonetako jarduerak antolatzen laguntzen jarraituko dute.
2. mailakoek iazko proiektuen hobekuntzan ingurugiroari ekarpena egiten saiatuko dira.
3. mailakoek solidaritateari erreparatuko diote, hura izango baita euren proiektuen xedea.
Azkenik, 4. mailakoek orientazio prozesuarekin uztartuz lan eremuak hautatu dituzte eta azken urtea izaki, proiektuen gizarteratzean egingo dute indarra.
Ikasturte guzti guztietan proiektu aberats eta arrakastatsuak izango direla uste dugu, haietan izandako bizipenek horretarako aukera ematea espero baitugu!