SEIN martxan!

Dakizuen bezala, gure ikastetxean, SEIN programa martxan daukagu aspalditik, proiektu-arazo bat ebazteko ideiak edo aukerak bilatzean eta hautatzean datzan DBHko programa da, aurreko etapetan la Salle programekin lortu den guztiari jarraipena egiten dion programa.

Ikasleak taldeka banatzen dira eta adinaren arabera kurtsoan zehar bi proiektu edo bakarra egiten dute. Arlo zientifiko-teknikoa edo hizkuntza eta humanitate ingurukoa edo multidisziplinarra.

DBH1eko ikasleak gaur hasi dira SEINen, beraien lehenengo urtea izango da! Ea proiektu onak egiten dituzuen, SEGURU BAIETZ!