TTANTTO GORRINGO, MARIGORRINGO

Udaberrian aspaldi sartu ginen, gure lorategiak eta belardiak lore politez betetzen ari dira, hortarako eguzkia, euria eta haize pixka bat beharrezkoak direla ikasi dugu. Azken hilabete honetan landareen eta fenomeno atmosferikoen inguruan olerki, abesti eta hitz berriak ikasi ditugu.

Joan den astean gure azken aurreko tailerra egin genuen. Oraingoan, bi taldetan banatu ginen; Ainararekin, yogur poteak lorontzi bihurtu eta lentejak algodoi artean botata zer aterako ote zen jakin gabe geratu ginen, baina ziur egun gutxiren bueltan zerbait ikusiko dugula!!!

Laura eta Miriamekin ordea, zapatilak eta galtzerdiak kendu eta gure hankak margotu ondoren, paper txurian loreak egin genituen…a ze kilimak andereñoak ixipuarekin hankak margotzen zizkigunean!!

Hauxe izan da dena, gure txikiak haunditzen doaz eta gero eta gauza gehiago ikasten ari direla antzematen da, ezta?? Festak amaitu ondoren, berriro ere lanean hasiko gara…bitartean gozatu argazki hauekin!