Tutoreekin bilerak

Hurrengo astetik aurrera tutoreekin bilerak egingo dira.

Ikasturtearen lehenengo topaketa duzue hau. Bertan, zuen semearen edo alabaren tutoreak, besteak beste, estreinatu duen ikasmailaren inguruko informazio orokorra (arloak, irakasleak, antolaketa), ikasturteko zenbait ekintza, egutegia, ebaluazioa, helburuak, berrikuntzak eta abar aurkeztuko dizkizue.

Horiez gain, gure ikastetxearen izaeraren lerro nagusiak, eta familiaren partaidetzak ikaskuntza-prozesuan duen garrantzia gogoratuko ditugu. Eta dokumentazioren bat ere jasoko duzue.
Gainera, tutorea ezagutzeko (aurreko ikasturtekoarenarekin jarraitzen ez baduzue) eta zuzenean agurtzeko aukera izango duzue.

Bilera hasi aurretik, nahi baduzue, Ikastetxean egin diren lanak nola geratu diren ikusi ahal izango duzue (ataria, jangela, aldagelak, gela berriak…). Bi bisitaldi egingo dira: lehena 5etan hasiko da eta bigarrena, 6etan.

Hemen daukazue etapa eta maila bakoitzak topaketa noiz izango duen jasotzen duen taula. Bilerak ikasle-taldearen gelan izango dira.