UDAZKENEAN MURGILDUZ…

Pasa den asteazkenean, bi urteko haur eta andereñoak tailerrak egin genituen. Egokitzapena bukatu ondoren, udazkena landu dugu; udazkeneko elementuak ezagutu eta manipulatzeko aukera izan dugu. Gaiari bukaera emateko, egunero erabiltzen ditugun gelak hiru tailer-txoko ezberdinetan bihurtu genituen.

Laurarekin, urtaro honetako koloreekin margolari txiki bihurtu eta margolan bat egin zuten; Ainararekin, etxetik ekarritako hostoekin jolastu ondoren, hosto erraldoiak apaindu zituzten; eta Miriamekin hontzari koloretako lumak jarri ondoren, animalia honen inguruko ipuina kontatu zuten.

Gustura eta pozik ibili ziren gure txikiak. Orain, gorputza lantzen hasiko gara; gure gorputza ezagutu eta abesti berriak ikasiko ditugu…

Gure hurrengo tailerraren zain utziko zaituztegu!!