UDAZKENEAN MURGILDUZ, HOSTOAK BILDUZ…

Aurreko ostegun arratsaldean, urriaren 29an, lau urteko ikasle guztiak atarian bildu eta herrian zehar irteera txiki bat egin genuen helburu zehatz batekin.

Egiten zuen eguraldi eguzkitsuaz gozatuz, zuhaitzek udazkenean galtzen dituzten kolore desberdinetako hostoak bildu genituen.

Gure txikiak oso bizkor ibili ziren eta ehunaka hostoz bete genituen eramandako poltsak (guztiak forma, kolore eta testura desberdinekoak).

Eskolarako bidean, parkean ere geldiunetxo bat egin genuen eta inor ez zegoenez, parke guztia guretzako izan genuen!! Bidean, eskolan ikasitako udazkeneko kanta eta olerkiak abesten joan ginen. Orain, gure geletako pasabideak erabat apainduta jarri ditugu, hosto horiekin egindako eskulan politten erakusgarri bihurtu direla…

Oso arratsalde polita pasa genuen eta gauza asko ikasi genituen!