UUUUMMMMM, ZE GOXOA….

Martxoko azken egunetan janariaren inguruko tailerra egin genuen.

Hilabetean zehar jaki desberdinak ezagutzeko aukera izan genuen, bakoitzaren janari gustukoak zeintzuk ziren jakiin genuen, eta baita hainbeste gustatzen ez zaizkigun horiek ere!! Egunero jangelan bazkalduko genuen menua jartzen genuen…

Eta gaiari amaiera emateko, beti bezala, tailerra egin genuen. Oraingoan, bakoitza bere gelan gelditu ginen. Arropak kendu eta zapatilak kendu ondoren, pardel hutsean edo barruko arropekin gelditu ginen. Paper handi batean koloretako gelatinak zeuden (ume adina gelatina) eta arau bakarra paper handi horretatik ez irtetea zen.

Hasieran kosta egin zitzaigun ikutzea, probatzea, baina, denbora pasa ahala, denok eskuak sartu genituen nolakoa zen ikusteko eta probatzeko; oso dibertigarria izan zen eta ederki pasa genuen!