XXXVII. Beasain idazlehiaketa

Igandean, apirilaren 23an eguerdiko 12,00etan banatu ziren XXXVII. Beasain Idazlehiaketako sariak Igartza jauregian.

Aurten ere uzta ereindakoaren neurrikoa izan da ezbairik gabe! Zorionak partehartzaile zein irabazle guztiei baita euren familia eta irakasleei ere!

LH 3 eta 4 mailetan Lide Urteagak irabazi du 2. saria
LH 5 eta 6 mailetan 1. saria Alex Lopezek irabazi du, 2. saria Iker Piak eta 3. saria Maddi Urteagak
DBH 1 eta 2 mailetan Uxue Perezek aipamen sariduna irabazi du
DBH 3 eta 4 mailetan idazlanetan 1. saria Maialen Lopezek irabazi du, 2. saria Maite Perezek eta aipamen sarituak Kepa Garmendiak zein Jone Sukiak.
DBH 3 eta 4 mailetan poesia sailean berriz 2. saria Iratxe Aldasorok irabazi du eta Kepa Garmendiak aipamen saritua.

Gure ikasle ohi diren Martin kortaberriak, Oihane Lopezek, Irene Kortaberriak eta Garazi Aranburuk ere sariak izan zituzten prosa zein poesian A mailan.

Esan bezala zorionak guzti guztiei!