ZAHARREN EGOITZAKO ESPERIENTZIA

Gaur, asteazkena, otsailaren 25a, ospatzen ari garen "JUSTIZIA ETA BAKE" aste berezi honetan, HHko 5 urtekoek eta LHko 1. eta 2. mailakoak "Beasaingo zaharren egoitzara" joan gara bertaekoekin goiza pasatzera.

Aiton-amonak bisitatzeaz gain, eskolan ikasitako zenbait abesti abestu dizkiegu bertako gelak umeen ahotsez alaituz. Gainera, gure artista txikiek egindako marrazkiak eraman dizkiegu opari gisa.

Esker onekoak benetan bertakoak!

Oso esperientzia aberasgarria izan da denontzat!