ZAPOREAK elkartearekin elkarlanean

Aurreko ikasturtean, DBH 2 SEINeko ikasle talde batek Zaporeak elkartearekin (errefuxiatuei laguntzeko elkartea) lan egin zuen janari bilketa bat eginez.

Janari bilketa egun batez Beasaingo azokan egin genuen, eta hilabete batez gure eskolan. Lortutako janariarekin Greziako hainbat familia errefuxiatuei laguntzea lortu genuen.
Ea aurten ere lortzen dugun, denok elkarlanean, gehien behar dutenei laguntzea!