ZENTZUMENEKIN JOLASEAN...

Astelehenean,azaroaren 30ean, hilabeteko azken eguna aprobetxatuz, azaroan zehar lantzen aritu ginen gaiari bukaera emateko tailerra egin genuen. Hilabete honetan gorputzeko atalekin zerikusia duten abestiak, olerkiak, dantzak… ikasi ditugu. Baita ditugun bost zentzumenak ere; tailerra zentzumenen inguruan egin genuen.

Ikusmena lantzeko gela ilun iluna jarri eta linternarekin jolasean ibili ondoren, ipuina kontatu zigun Laurak iluntasunean.

Ainararekin ukimena, material ezberdinak ukitzeko aukera izan genuen (area, lija, nata…), baita entzumena ere; ahots desberdinak nondik zetozen asmatzea ez zen lan erraza izan!.

Eta Miriamekin, dastamena; azukrea eta gatza, ur hotza eta beroa… probatzen ibili ginen. Usaimena ere landu genuen, fardela eta kolonia usaintzearen aldea nabarmena dela berehala konturatu ginen!!

Lasai, oporrak hartu aurretik ere beste tailer bat egingo dugu… Bitartean argazkitxo hauekin gozatu…