Loinazko San Martin - La Salle ikastetxea

historia1.jpg

1908an Parroki Kapituluak, udalak eta Guraso Elkarteak egindako izapideen ondorioz, Beasainera etorri ziren 1909an Bordeleko Barrutiko Anaiak eskola bat jasotzera.  Teresa Sangroniz anderearen etxean nahita Nahizko konponketak burutu ondoren, ikasgelak 1909ko otsailaren 5ean zabaldu ziren.

 
Hiru Anaia frantses (Lucien Lauren, Zozime León eta Zepherin Marie) eta bi ikasgela guztiz betetzen zituzten 65 ikasle izan ziren abentura honen lehenengo protagonistak.  Inguruko herrietatik iritsitako ikasleriak bikoiztu egin zuen matrikula hurrengo ikasturtean. 

1910 eta 1919 bitartean barnetegi bat mantendu zen, gehienez 25 barne-ikasle izan zituelarik.
1925ean Administrazio Batzordea sortu zen, honek zentroaren norabidea, administrazioa eta zaintza bere gain har zitzan. 1926an, Batzorde honek matrikula zabaltzeko aukera eman zuen  etxe berri baten eraikuntzari ekin zion.
 
Aipagarria da bestalde urte haietan eskolatik sortutako bokazio erlijioso kopuru handia.
1925erako 45 lagun joanak ziren kongregazio ezberdinetako apaizgaitegi edo nobiziadunetara, hauetatik 12 Anaiaren bokazio jarraitzaile zirelarik.

Beste hainbat zentroetan bezalaxe, 1933an joan egin ziren Anaiak, gero ostera abiturik gabe itzultzeko.

  Gerra aurreko urteetan garai hartako tirabirak jasan bazituen ere, eskolak aurrera egin zuen eta 1948-49 ikasturtean Beasain ondoko beste herri batetan, Ordizian, lasalletar beste ikastetxe bat eraikitzeko oinarrizko pausua eman zen.

1954etik aurrera lanbide heziketa ikasketak eskaintzeko saioak egin ziren baina asmoak ez zuen aurrera egin.  Tarteka ere ikasketak zabaldu eta Batxilergoa irakasteko beharra planteatu zen baina horrek ere ez zuen fruiturik eman.

1964eko urriaren 15an mugarri izan zen Loinazko San Martin Eskolako historian.  Egun horretan, gaur egungo ikastetxea zabaldu zen, neurri handi batetan eraikuntza hau ikasle izandako Jose Osinalde jaunaren eskuzabaltasunari zor zaiolarik.

historia2.jpg

Egoera juridikoa 1940ean arautu zen.  Administrazio Batzordea (Guraso Elkartea) zentroaren jabe eta titular izango da harrez gero, ondoren Anaiekin hitzarmen bat sinatuz;  1987an berriz berritu zen hitzarmena, hain zuzen ere.

Ikastetxearen Diamantezko Ezteiak 1984ean ospatu ziren.

Bere historian zehar mutilak bakarrik izan dira ikasleak. Arau hau 1983/84an alde batera utzi zen eta lehenengo neskak geletan barneratu ziren. Hortik aurrera Ikastetxea mistoa izango da.

1993/94 ikasturtean San Jose Ikastetxearekin bat egin eta izen berria hartu zuen: La Salle-San Jose. Fusio honen ondorioz, gainera, 2 urtetik aurrera hartuko ditu ikasleak. 

1996/97an, Hezkuntza Legediak antolamendu berria bultzatuko du. Erronka berriei erantzuteko, Ikastetxeak bere eskaintza Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ezarriz luzatuko du; lehenago 14 urteekin bukatzen zutenak 16 urte bitartean egongo dira zentroan.
Jarraian, 2000garren urteari begira jarrita, Ikastetxeak kudeaketa sistema berri bat aukeratzen du: etengabeko hobekuntzara bideratzen duen EFQM kalitate-sistema.

2004/05 ikasturtean Ikastetxeak lehenengo aldiz La Salleko anaia ez den (hau da, laikoa den) zuzendari bat izango du: Jaione Mujika (Jose Mari Calvo anaiaren lekukoa hartu zuen). 2005ean Kalitatearen Zilarrezko Q-a lortu zen.

2009ean Ikastetxeak ehun urte betetzen ditu, Beasaingo herriaren zerbitzuan. Mendeurrenaren ospakizunak (ikasturte osoan luzatuta, izaera ezberdineko hainbeste ekitaldiekin) otsailaren 5ean izan zuen bere gailurra, esker onezko eukaristia eta eskola-festa handi batekin. Eta urte hartan, hain zuzen, orduan zuzendaria zen Sonia Redondok Kalitatearen Urrezko Q-a jaso zuen Eusko Jaurlaritzaren ordezkarien eskutik.

XXI. mendearen bigarren hamarkadan sartuta Amaia Garmendiak hartu du Ikastetxearen zuzendaritza. Eskolak oraingoa eta etorkizuna uztartzen ditu bere eguneroko lanean, aurrera egiteko eta bere misioari erantzuteko erronkei aurrera egiteko prest.

historia2.jpghistoria2.jpghistoria2.jpg