La Salle programak

Berrikuntza pedagogikoa beti presente egon da La Salle zentroetako historian zehar.  La Salleko San Juan Bautistak  hasi zuen berrikuntza. Izan ere, ordura arte guztiz berritzaileak ziren hezkuntza teknikak garatu zituen eta garai hartako Frantzian lehen mailako hezkuntzarako eredu bezala hartua izan zen.

# Helburuak:

  •  Adimenaren alde guztiak garatu: bertikala, albokoa eta emozionala.
  •  Etorkizunerako beharrezkoak izango diren zenbait gaitasun eskuratu.
  •  Hezitzaileak proiektu komun bateko partaide izan daitezela sustatu.
  •  La Salleren heziketa eskaintzaren ezaugarri bereizgarriak barneratzea.
  • Etengabeko berrikuntza pedagogikoan oinarritutako salletar tradizioa jarraitu eta berritu.
 

Ikasketa kooperatiboa metodo tradizionalak bultzatzen duen ikasketa lehiakor eta indibidualistaren kontrako kontzeptua da.

Hain justu, taldean lan egitea, kideen arteko solidaritatea eta ikasleak bere ikasketa prozesuan parte hartze autonomoa izatea garatu nahi duen mekanismo kolaboratzailea da.

Metodo honek oinarritzat du ikasleen arteko interakzioa. Ikasleak 3-5 pertsonakoak izan ohi diren taldeetan antolatzen dira eta elkarrekin lan egiten dute izaera anitzeko gaien inguruan ikasteko.
Ikasketa metodo honetan hezitzailearen laguntza garrantzitsua da, prozesua zuzentzen eta gainbegiratzen baitu.

Haur Hezkuntzako 3. mailatik Batxilergora arte aplikatzen den programa hau ‘izaten’ ikasteko gaitasunean heztera zuzendua dago, honela gure ikastetxeetako pertsonak:

Geroz eta gogoetatsuagoak izan daitezen

– Irizpide etikoen alde egin dezaten

– Anekdotatik haratago doan errealitatea behatu dezaten

– Dimentsio eta adierazpen sinbolikoan irabaz dezaten

– Konpromisora eramango dituen barnetasuna landu dezaten

Hizkuntza-berrikuntzen helburua da irakurle eta idazle aktiboak, ondo trebatuak eta helduak heztea:
testu bakoitza behar den bezala irakurtzen dakite, abiadura onean eta, noski, ulermen maila ezin hobearekin.

Irakurketa Eraginkorrak adimenezko lan teknika bereziak erabiltzen ditu, modu berezian bultzatu eta lantzeko:
ulermena, intuizioa, abiadura, ikusmen-trebetasuna, oroimena, aurrerapena, etab.

Gaitasun horiek garatzea guztiz bat dator hezkuntza eraberritzeko proposamenarekin eta, horiei esker, erraztu egiten dugu
ez bakarrik irakurketa, baizik eta ikasketaren prozesu globala. Horrela, Irakurketa Eraginkorra baliagarria da, baita ere,
neurri batean, eskola porrota ekiditeko. Izan ere, hein batean, porrota, irakurketa gaitasun faltagatik ematen da.

Programa hau sormena garatzeko sortua izan da. Bere helburua da ikasleriari alboko pentsamendua eta emozio trebetasun inguruko estrategiak eskaintzea, honela arazoak ebazteko sormenezko planteamenduak landu ditzaten.

Sormenezko trebetasunak lantzeko proiektu sekuentziatua eta sistematikoa da eta maila guztietan aplikatzen da, Haur Hezkuntzatik hasita Heziketa Zikloetaraino. Egungo gizartearen etengabeko aldaketa eta hobekuntzaren sortzaile dira sormenezko ekintzak, segurtasun ezarekiko tolerantzia garatu duten taldeak, arazoak aukera bezala bizi dituztenak eta kanpoko nahiz barruko mugak gainditzeko gai izan direnak.

CREAk erraminta ezberdinak barneratzen ditu, hala nola,  Alternatiba Anizkuna, Pentsamendu Hedakorra, Behaketa Dibergentea, Analogiak, Six & Six; eta baita Brainstorming eta honen bariazioak ere.

DBHn ondorengo ezaugarriak dituen metodologia esparrua ezartzeko diseinatu da SEIN programa:

– Arlo Anitzeko Proiektuen araberako lana.

– Ikasketa Kooperatiboan oinarritua –

– Aurretik landutako La Salle programak jasotzen dituena

Partekatutako Arlo Anitzeko Proiektuak (EAAP) dira Sein programaren bizkarrezurra. Proiektu horiek arazo irekiak balira bezala aurkezten dira eta ikerketa prozesuak martxan ipintzeko beharra izango duten curriculum arloek ebatzi beharko dituzte.

Prozesua hezitzaile eta ikasleen arteko inguru ireki eta kooperatibo batean garatzen da eta
familiek ere parte hartzen dute, noizbehinka.

Honela, ikasleak gai izango dira beren ezagutza antzeko, baina benetako egoeretan edo testuinguru konkretu
horretatik at daudenetan aplikatzeko.

Estimulazio goiztiarreko programa garapenaren hainbat arloetan:

1. SN Arloa (Neurona-sareak)

Garai kritikoan (2-7 urte bitartean) neuronen arteko konexioak ugaritzeko eta fondo kognitibo antolatuak (datuak) sortzeko estimulazioa. “Errepide mapa” on bat eratzean datza, ezagutzak abiadura handian eta ordenean mugi daitezen. Bigarren alderdi honek (neurona bideen ordena eta hierarkia) markatzen du gure programaren eta merkatuan dauden beste batzuren arteko desberdintasuna.

2. Arlo Psikomotorra. Lateralitatea garatzeko zirkuituak.

Garapen senso-neuro-motorraren estimulazioa garai kritikoan (3-7 urte bitartean).

3. Arlo Pertzeptibo-Kognitiboa (PC)

Estimulazioa gaitasun kognitiboak identifikatzeko eta pentsamendu logikoko sekuentzia automatizatzeko. Ohikoa da jadanik entzutea “ikasten erakustea” prozesuak duen garrantziari buruz, “gauzak” erakustea motz geratzen baita. Ekintzei, arazoei edo egunerokoari erantzuna eman edo konpontzeko gure buruak egiten duenaz konturatzea egunez egun indar handiagoz azaltzen zaigun beharra da.