EUSKARALDIA

Euskaraldiaren altzoan antolatu duten literatur tertulian parte aktiboa izan da La Salle ikastetxea. Hamaika guneetako bat izan da. Ekimena hainbat irakurlez aberastu du eta larunbatean, horietako batzuk, La Sallen elkartu eta tertulia goxoa eta gertukoa gauzatu zuten. Ekimena Igartzan idazleekin izandako topagunearekin amaitu zen.