HEMOS RECIBIDO EL RECONOCIMIENTO DE UNICEF POR TRABAJAR A FAVOR DE LOS DERECHOS DE LA INFANCIA
Aitorpena jaso duten 11 eskoletatik La Salle sarekoak dira eta hori gertatu da laster Haurraren Eguna ospatu behar denean azaroaren 20an
Errekonozimendu horrek La Sallek haurren eskubideen alde egindako apustu irmoa erakusten du
2023ko azaroak 17. Azaroaren 20an ospatzen den Haurraren Eguna berezia izango da aurten Euskadiko La Salle sarean UNICEFek aitortu duelako bederatzi ikastetxe Eskubideen Hezkuntzan Erreferente direla. Bereizgarri hori ematen zaie “hezkuntzaren bidez haurren eskubideak bultzatzen eta defendatzen dituzten ikastetxeei” eta Euskal Autonomia Erkidegoan aitortu diren bederatzi zentroen artean ia denak La Sallekoak dira, sare honek haurren eskubideen alde egindako apustu irmoa erakusten duena.
Zehazki, Gipuzkoan La Salle Irun Ikastetxea, La Salle San Luis Ikastetxea (Donostia), La Salle Donostia Ikastetxea, La Salle Berrozpe-Andoain Ikastetxea, La Salle Beasain Ikastetxea, La Salle Zumarraga-Urretxu Ikastetxea eta La Salle Eibar Ikastetxeak dira, eta Bizkaian La Salle Bilbao Ikastetxea eta La Salle Begoñako Andra Mari Ikastetxea (Sestao). Itziar Muniozgurenek, La Salle hezkuntza sarearen Euskadiko, Errioxako eta Zaragozako zuzendariak azpimarratu du “bereizgarri horrek berriro ere balioa ematen dio La Sallek gure haur eta gazteen eskubideen alde eta hezkuntza inklusibo eta kalitatezkoaren alde egindako apustu irmoari, Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko Helburuek ezartzen duten bezala”.
Aitorpen hori La Salle eta UNICEF Comité Español erakundeek iaz lankidetza hitzarmen bat sinatu eta gero azken hilabeteetan egiten ari diren ekintzen barruan sartzen da, besteak beste, haurren eta herritar guztien eskubideak bultzatzeko eta zabaltzeko eta haurrek, gazteek eta familiek hezkuntzan parte hartzeko formulak ezartzeko helburuekin. Orain dela egun batzuk UNICEFek prentsa ohar batean (HEMEN ikus daitekeen dokumentua) azaltzen zuen bezala orain jasotzen den errekonozimendua “UNICEFen Haurren Eskubideen Hezkuntza programaren barruan kokatzen da. Programa horrek Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioa nabarmendu nahi du eta bai hezkuntzaren esparruan bai haurren egunerokoan eraginkorra bihurtu”.
La Salleren Bilboko sektorean kokatuak dauden Errioxa eta Zaragozako beste bost ikastetxek ere aitorpena jaso dute: San Asensioko La Salle La Estrella eta Alfaroko La Salle Errioxan, eta Zaragozako La Salle Montemolín, Franciscanas Gran Vía eta Santo Ángel.
Ikasle talde batek ETBko saio batean parte hartuko du
Haurraren Eguna ospatzeko zentroetan egingo diren jarduera berezien artean, La Salle Bilbao Ikastetxeko DBH-ko ikasle talde bat azaroaren 20an berean ETB-1eko saio batera joango da, Odei Esnaolak eta Irati Errandoneak aurkezten duten ‘Egun on Euskadi’. Programa horretan hainbat ikaslek haurren eskubideen eta hezkuntzan sartzearen garrantziari buruzko ikuspuntua emango dute.
Gainera, ikastetxeek jaso duten aitorpenari ahalik eta zabalpen handia ematen saiatuko dira irakasle, aita eta ama, ikasle, webgune, sare sozial eta tokiz-tokiko hedabideren bitartez. Denbora gutxi barru ikastetxeei aitorpena jaso izanaren bereizgarria emango zaie; aitorpen hori 2023-2024 eta 2024-2025 ikasturtetarako baliagarria izango da eta bi urte barru berritua izan ahalko da.