110 urte LA SALLE BEASAINEN


Orain dela 110 urte, 1909ko otsailaren 5ean, Colegio de San Martin de Loinaz ikastetxearen inaugurazio ekitaldia izan zen, gaur egun La Salle Beasain moduan ezaguten duguna. Egun hartan Francisco Urquia apaizak esandako hitzak jasotzen ditugu:

“ Beasaingo herria, bere lurretan ezarri den industria instalazio harrigarriaren ondorioz, asko hazi da eta, batez ere, hezkuntza eta kultura bultzatzeko beharra sentitu du; ez ohiko magisteritza isiltzeko, baizik eta helburu handiagoengatik. Izan ere, konturatu da beharrizan berriei ez Estatuak ez Udalbatzak ezin diela erantzunik eman. (…) Lehen hezkuntzako eskola apal hau inauguratzen dugu, haurrek lehen graduko irakaspenak jaso ditzaten; baina kulturaren lehen maila horren araberakoa izango da, hain zuzen ere, gazte ez aberatsen etorkizuna”.

“Ehun urte, milaka bizi” liburutik ateratakoa.

110 urte kultura lehen mailakoa eskaintzen, 110 urte, gure gazteen etorkizuna zaintzen.