Jangela

# Ikastetxeko jangelan dieta aberats, askotariko, osasungarri eta orekatua egin daiteke?

Bai, egin daiteke, eskolan bertan sukaldatutako jangelako zerbitzuari esker…

Jangelako zerbitzuak familia-giroko etxeko otorduak ordezkatu ezin dituen arren, behar duten familientzat Ausolan Kooperatiba Elkarteak hornitutako jangela-zerbitzua daukagu. Enpresa hori bere sektoreko lehena izan da estatuan Euskalitek emandako Zilarrezko Q ziurtagirita eskuratu duena. Era berean, esperientzia handia izateaz gainera, Kalitate eta Ingurumen Kudeaketa Integratuko Sistema dauka UNE-EN-ISO 9001/2000 eta UNE-EN-ISO 14001/2004 arauen araberakoa.

“Horretarako, AUSOLANen ahalegintzen gara:

  • Eskola adinean dauden haurrei ekarpen nutrizional egokia egingo dietela bermatzeko menuak diseinatzen ditugu. Gure menuen txantiloiek lekale, barazki eta fruten kontsumoa bultzatzen dute, beharrezko zuntz eta bitamina ekarpenarekin, koipekiak eta azukreak murrizten dira, eta eguneroko jarduerarako hartu behar den burdina eta kaltzioa bermatzen da (haragi gorriak eta esnekiak).
  • Gure menuak egoera sozial eta sanitarioetara egokitzen dira, dieta berezien lerro berezi bat garatuz.

Bezeroak nahi duen hori ezagutu eta dituen beharrei erantzuten saiatzen gara zentroetako kudeatzaileen bitartez eta lantalde espezializatu batek laguntzen duelarik.

AUSOLANen HEZKUNTZA PROIEKTU bat daukagu, ikastetxearen curriculumean gaitasun oinarrizkoak eta zeharkakoak garatzeko, elikadurari lotutako jardueren eta moduluen bitartez. Ondorioz, hainbat modulu garatu ditugu, osasunaren, aisialdiaren eta elkarbizitzaren gaiei helduta. Sakatu hurrengo esteka eta ezagutu gure jangelako hezkuntz proiektuan lortu nahi diren helburuak.”

700 ikastetxek baino gehiagok konfiantza dute AUSOLANengan, horien artean Beasaingo La Sallek.

# Menuak

https://menuak.ausolan.com/ web orrialdean “LA SALLE BEASAIN” bilatuz aurki daitezke.

*KUOTAK atala kontsulta dezakezue jangelaren kostua ezagutzeko.