1940an ikastetxeko egoera juridikoa arautu eta Guraso Elkartearen esku gelditzean, gurasoek osatutakoAdministrazio Batzordeak hartzen du ikastetxearen titularitate eta jabetza.
Gurasoek osatutako Batzorde honek gestionatzen du ikastetxea, eta garai batean egin zuen bezala, La Salleko anaiekin du hitzarmena, elkarteak honako helburu hauek ditu:
La Salle- San Jose ikastetxeko ikasleriaren hezkuntza integrala, formazioa eta instrukzioa sustatu eta sostengatu La Salle ikastetxeak dituzten berezko izaeraren jarraibideak kontuan hartuta.
Fede kristauren hezkuntzan bermatzea, La Salle ikastetxeak dituzten berezko izaeraren irizpideen arabera.
Euskal Herriko ohitura, tradizio, hizkuntza eta kulturan inkulturazio beharrari erantzun guztientzako irekita dagoen ikastetxe eta interes publikoko zerbitzu moduan.
Ikasleei munduan modu arduratsu eta kritikoan gizarteratzen lagundu, jarrera ausart eta determinatuan gizartearen eraikitzea pertsonen oinarrizko eskubideen alde eginez.