Ongi etorri 2026-2027 ikasturtera!

“Senidetasunezko mundua eraikiz” 2026-2027 ikasturterako La Salle goiburua
Ikasturte berriarekin batera, La Sallek berriro goiburua estreinatu du.
“Senidetasunezko mundua eraikiz” goiburuak, datozen hilabeteetan egunez egun gure
hezkuntza obrak gidatuko dituen begirada eta hausnarketa norabidetzen lagundu nahi
du.
La Sallek, Espainian eta Portugalen, “senidetasunezko mundua eraikitzen” jarraitu nahi
du, eta elkarrekin egitera gonbidatzen du.
Polarizazioak, desberdintasunak eta elkarrizketaren premia larriak markatutako
testuinguru global batean, La Sallek senidetasunaren balioa jarri nahi du ikasleen
formazio integralaren giltzarri gisa eta herritartasun arduratsu eta konprometitua
eraikitzeko gakotzat.
“Eraikitze” horrek ekintza, mugimendua eta dinamismoa eskatzen ditu, La Sallek irmoki
defendatzen baitu senidetasuna ez dela egoera pasibo bat edo amaituriko lorpen bat,
prozesu jarraitu eta aktiboa baizik. “Eraikiz” ekimenak guztion etengabeko parte-
hartzea iradokitzen du, eta nabarmentzen du senidetasunezko mundua eraikitzeak une
bakoitzean ahalegina eta borondate iraunkorra eskatzen duela.
Parte hartzera gonbidatzen den prozesu honetan, norberekoikeriaren,
diskriminazioaren eta bazterketaren hormak desegitera gonbidatzen da, elkarrizketa
eta solidaritate zubiak jasotzeko. Izan ere, La Salle konbentziturik dago
senidetasunaren hazia ikasgeletan eta bihotzetan ereiteak etorkizuneko belaunaldiak
prestatzen dituela munduak etsi-etsian behar duen justizia eta bakearen eragile
izateko.
La Sallek beste mundu batean sinesten du eta hezkuntza funtsezko indarra dela hura
eraikitzeko. Hezkuntza ikuspegitik La Sallek bakea, ekitatea, justizia soziala, herritarren
parte-hartzea, amets bateratuen eraikuntza eta askatasunarekiko eta
desberdintasunarekiko errespetua posible izango diren gizarteak eraikitzea irrikatzen
du. Horregatik, erakundeak agerian jartzen du gizarte demokratikoago eta bidezkoago
batekin duen konpromisoa, bai eta guztiontzako onuragarria izango den giza garapen
integral eta iraunkorraren aldeko hautua ere. Bakerako heztea justiziarako eta
solidaritaterako heztea da. Eta hori senidetasun zeinu da.
La Salleren konpromiso pedagogikoa gizarte-konpromisorantz proiektatzen da
nahitaez. Senidetasunezko mundu bat eraikitzeak ikastetxetik kanpora irtetea eskatzen
du, harantzago begiratzea, gehien behar dutenen ondoan egotea, fedea, zerbitzua eta
senidetasuna misioaren zutabe sendo gisa hartuta, salletar hezkuntza gizartea
eraldatzeko tresna dela ziur egonik.
La Sallek, Espainian eta Portugalen, “senidetasunezko mundua eraikitzen” jarraitu nahi
du.
