STARTINNOVA DAY JARDUNALDIAN IZAN GARA PENTSAMENDU KONPUTAZIONALA NOLA GARATZEN DEN AZALTZEN

Aurreko martxoaren 15an “STARTinnova Day” jardunaldian La Salle ikastetxeetan
pentsamendu konputazionala nola garatzen den azaldu zuen Beasaingo La salle ikastetxeak Hur Ezeiza irakaslearen eskutik. DBHko 3. mailan garatutako “Globaliza zaitez!” proiektutik abiatuta, pentsamendu konputazionalak hezkuntza proiektu eta tailerretan integratzeari buruzko gogoeta sortu zen. Robotikaren eta teknologiaren nozio soiletik haratago, pentsamendu konputazionalaren kontzeptua ikasmaila guztietan integratzen duen eredua
erakutsi zen bertan. 2 urtetik 16 urte bitartean, gaitasunak garatzeko diseinatutako bizipen eta esperimentazio jarduerak programatzeak dituen abantailak ere azaldu ziren.

La Salle ikastetxeen hezkuntza testuinguru berritzaile honen funtsezko helburua egungo tresna teknologikoak menderatzeaz gain, etorkizuneko erronka teknologikoei aurre egiteko prest egongo diren ikasle kritikoak prestatzea da. Horretarako, esperientzialak diren eta testuinguruan kokatutako ekintza anitz eskaintzen dira. Pentsamendu konputazionalaren integrazioaren bitartez arazoen konponketa eta sormena bezalako trebetasunak landu nahi dira, funtsezkoak baitira gero eta digitalizatuagoa den mundu honetan.

INFORMAZIO GEHIAGO: https://startinnovaday.diariovasco.com/eu.php#feria