Berriak

19 posts

Berriak

Kontzientzia ekologikoa proiektua

Aurreko astean, 3. eta 4. DBH-ko ikasleek, kontzientzia ekologikoa helburu zuen proiektua aurrera eraman zuten Oria ibaiaren ardatz hartuta. Oñatiko Natur Eskolaren laguntzaz, ibaiko ekosistema ikertzeaz gain, uraren kalitatearen analisia ere egin zuten, Eusko Jaurlaritzako Ibaialde egitasmoan parte hartuz. Uraren kalitatea asko hobetu dela ondorioztatu badugu ere, oraindik mota desberdinetako hondakin ugari daude ibaian. Asteazkenean, ikasleek haiek jasotzeko aukera eduki zuten gogor lan eginez. Horrelako ekintza txikiekin, mundua alda dezakegu! Zorionak guztioi!