Bizitzen ari garen osasun-krisia dela eta,15 eguneko epean ikastetxea itxita egongo da eta ez da eskola jarduera presentzialik izango (klaseak, eskolaz kanpoko ekintzak, kirol jarduerak…)
Ez da eskola jardueraren etenalditzat hartu behar eta ahaleginak egin behar ditugu ikasleek etxean ikasteko ohiturari eutsi diezaioten. Eskolan lanean ari gara jada eta egun hauetan ere lanean jarraituko dugu.
Eusko Jaurlaritzak guztion erantzunkidetasuna eskatzen digu salbuespenezko egoera hau ahalik eta hobekien kudeatzeko. Harremanetarako, bidali mezu elektroniko bat jaoinemujika@lasallebeasain.eus helbidera, eta informazioa behar den lekura bidaliko dugu.
Ziurtzat hartzen dugu DENOK ELKARREKIN egoera honi aurre egin eta onik aterako garela.