Ikasketa Kooperatiboa

Ikasketa metodo tradizionalen balio onenak jaso eta besteekin eta elkarrekin lanean jardunez ikasketa bultzatu nahi duen metodologia berrietan egiten dugu lan.

Taldean lan egitea, kideen arteko solidaritatea eta ikasleak bere ikasketa prozesuan parte hartze autonomoa izatea garatu nahi duen mekanismo kolaboratzailea da.

Metodo honek ikasleen arteko interakzioa du oinarri. Ikasleak 3-5 pertsonak izan ohi diren taldeetan antolatzen dira eta elkarrekin lan egiten dute izaera anitzeko gaien inguruan ikasteko. Ikasketa metodo honetan hezitzailearen laguntza garrantzitsua da, prozesua diseinatu ondoren, lana zuzentzen eta gainbegiratzen baitu.