Kristau Heziketa

La Sallek pertsonaren eta munduaren kontzeptu kristauan oinarritzen du bere hezkuntza jarduera. Gure gain hartzen dugu ebanjelizatze proiektu bat eskaintzearen etengabeko erronka: pertsona da erdigunea; Jesus eta bere ebanjelioa, norabidetzen duen horizontea.

Fedea, senidetasuna eta zerbitzuaren balioak proposatzen ditugu, honako baliabide hauek erabiliz: hurbiltasuna, pertsonalizazioa, jarraipena eta behartsuenekiko konpromisoa, kristau humanismoan eta Ebanjelioaren balioetan oinarrituta.

Eskola, esperientzia esanguratsuak bizitzen diren gune bat izatea nahi dugu eta gure eguneroko lana horretara zuzenduta dago: goizeko gogoetak, urtean zehar egiten diren kanpaina edo aste bereziak, barnetasunaren lanketa, fedea bizi, partekatu eta ospatzeko uneak…