Liburutegia eta informatika gela, klaseak bukatu ondoren
Astelehenetik ostiraletara, arratsaldeetan (16:30etatik 18:30etara*) ikastetxeko liburutegia irekita dago bertan ikasi eta lan egin nahi duten ikasleentzat. Material informatikoz eta internet konexioz hornitua dago, eta horrez gain egokia da eskolaz kanpo suertatzen diren talde-lanak egiteko.
# Hartzaileak:
LHko 2. ziklotik hasita.
* ordutegi honetatik kanpo erabili nahi bada, zuzendaritzarekin harremanetan jarri.